Pribatutasun-politika

 

1.   Sarrera

BATTERYCARE SL enpresan (aurrerantzean, BCARE), tratatzen ditugun eta webgune honetan edo, bestela, azpidomeinuetan edota mikrositeetan linean nahiz lineaz kanpo ematen dizkiguzun datuen pribatutasunarekin eta erabilera zuzenarekin konprometituta gaude.

Mesedez, irakur ezazu politika hau arretaz, eta ziurtatu ulertzen duzula eta ados zaudela, zure datu pertsonalak eman aurretik. Politika honekin ados ez bazaude, ez erabili ez webgune hau, ez bertako zerbitzurik, eta ez eman zure daturik. Gune honetara sartu, bertako edozein zerbitzu erabili edo zure datuak emanez gero, linean nahiz lineaz kanpo, zure datuak gero adierazten diren xedeetarako tratatzeko baimena (beharrezkoa denean) ematen diguzula ulertuko dugu.     

2.   Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

BATTERYCARE SL

Posta-helbidea:   ALBERT EINSTEIN KALEA 48, CIC ERAIKINA (01510), MIÑAO, ARABA

Telefono-zenbakia: 945 297 108

Posta elektronikoaren helbidea: info@bcaremb.com

3.   Nola eskuratu ditugu zure datuak?

Interesdunak berak eman ditu: Oraingo bezeroa edo bezero potentziala bazara edo gure webaren erabiltzaile soila bazara, edo zure curriculuma eman badiguzu, zuk eman dizkiguzu datuak, linean nahiz lineaz kanpo, gure zerbitzuak eskatzean, informazio eske gurekin harremanetan jartzean edo, adibidez, gure instalazioetara bisitari gisa sartzean eman badizkiguzu.

Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, informazio hori emateko gaituta zaudela eta informazioa benetakoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, konfidentziala ez dela eta kontratu-mugaketarik edo hirugarrenen eskubiderik urratzen ez duela bermatzen duzu, eta webguneko askotariko zerbitzuetan edota edukietan beste erabiltzaile batzuen erregistro-datuak erabiliz horien lekua ez hartzeko konpromisoa hartzen duzu.

Zure datuak eta profila zuzen eta eguneratuta edukitzeko ardura daukazu; hala egin ezean, BCAREk ez du inolako erantzukizunik izango.

Automatikoki jaso ditugu, erabiltzaileak gure webgunea bisitatu duenean: Datuak webgune honen bidez edo bertako azpidomeinuen edota mikrositeen bidez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu; esaterako, inprimaki bat datu pertsonalekin betetzen duzunean, edo posta elektronikoaren bidez gurekin zuzenean komunikatzen zarenean.

Gure weba bisitatzen duzunean, datuak bidaltzen dira zure nabigatzailetik gure zerbitzarira, hala gure zerbitzuak optimizatzeko, nola erabiltzailearen esperientzia hobetzeko; adibidez, hirugarrenen zerbitzarien bidez (hala nola, sare sozialen edo Googleren bidez) orrialdera sartzen zarenean edo gure zerbitzarietan saioa hasten duzunean. Datu horiek guk geuk bildu eta biltegiratu ditzakegu, baita hirugarrenek gure izenean ere, automatikoki. Datu horien artean, honako hauek egon daitezke:

  • erabiltzailearen IP helbidea
  • bisitaren eguna eta ordua
  • erabiltzailearen gunearen URLa
  • gure webgunean bisitatutako orrialdeak
  • erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea eta abar).

Erabilera eta saio horiek nahiz zerikusia duen informazioa trata eta erregistra ditzakegu, modu independentean edo hirugarrenen zerbitzuen laguntzarekin, are «cookieak» eta jarraipenerako beste teknologia batzuk (adibidez, fash cookie deiturikoak eta web-analitikak) erabiliz ere.

Hirugarren batek eman ditu interesdunaren datuak: Interesdunak beharrean hirugarren batek ematen badizkigu haren datuak, baliteke zure datuak CIC energiGUNEk eman izana, BCARE haren spin off-a baita eta uneren batean CIC energiGUNErekin harremana eduki ahal izan duten bezeroengana jotzen baitu batzuetan; izan ere, CIC energiGUNErekin harremana duten edo eduki duten erakundeetan adierazi diren premietan daukate jatorria gure zerbitzuek.

Horrelakoetan, honako hauek izan daitezke tratatzen ditugun datuen kategoriak: Identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak.

Ez ditugu bereziki babestuta dauden datuak tratatzen.

Interesdunak hirugarrenen datuak eman dizkigu:

Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, beren pribatutasuna errespetatu behar duzu, eta kontuz ibili behar duzu beren datu pertsonalak ematean edo argitaratzean. Titularrak bakarrik baimendu dezake bere datu pertsonalak tratatzea. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure ardura da datuok erabiltzeko eta guri komunikatzeko aurretiko eta berariazko baimena eskuratzea, eta zure ardura da beren datuei emango diegun tratamenduari buruzko informazioa ematea. Hirugarrenen datuak baimenik gabe argitaratzen badira, datuak babesteari buruzko araudia ez ezik, hirugarren horien ohorerako, intimitaterako eta irudirako eskubidea ere urra daiteke. Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkiguzu eta pribatutasun-politika hau onartu baduzu, berariaz bermatzen duzu interesdunaren baimena duzula datuok emateko, eta edozein erantzukizun edukitzetik libratuko gara, interesdunak erreklamazioa jarriz gero. Bada, haren izenean datuak eman dizkigunak bakar-bakarrik hartuko du erantzukizuna bere gain.

4.   Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Hainbat xederako trata ditzakegu ematen dizkiguzun datuak, bai eta kontratu-harremana, kontratu-aurreko harremana, merkataritza-harremana edo zurekin dugun bestelako edozein harreman garatu bitartean sortutako zeinahi datu ere; adibidez, xede hauetarako:

Oraingo bezeroa edo bezero potentziala bazara, zurekin harremana eta komunikazioa edukitzen jarraitzeko eta kontratu- edota merkataritza-harremana kudeatzeko, saldu ondoko zerbitzuak eta bermea barne hartuta.

Gure webgunearen erabiltzaile soila bazara, edo posta elektroniko baten igortzailea edo hartzailea bazara, linean egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko eta zurekin harremana eta komunikazioa edukitzen jarraitzeko.

Bi kasuetan, gure jarduerei eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko xedez (publizitate- edo merkataritza-komunikazioak barne hartuta, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako). Bitarteko elektronikoen bidez bidaltzen dizkizugun publizitate- eta merkataritza-komunikazioek komunikazioan bertan jasoko dute horiek jasotzeari uzteko aukera. Aukera hori hautatzen baduzu, horrelako komunikazioak bidaltzeari utziko diogu.

Zure curriculumeko datuak edo curriculuma bera bidaltzen badiguzu, zurekin harremanetan jartzeko eta egiten ditugun hautaketa-prozesuak kudeatzeko.

Gure instalazioetara bisitari moduan sartzen bazara, bisiten sarbidea eta kontrola kudeatzeko.

5.  Zenbat denborarako gordeko ditugu zure datuak?

Oraingo bezeroen eta hornitzaileen edo bezero eta hornitzaile potentzialen kasuan, kontratu- edo merkataritza-harremanak iraun bitartean gordeko ditugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak, eta, harreman horiek amaitutakoan, interesdunak horiek ezabatzea eskatu artean gordeko ditugu; are, datuok ezabatzea eskatuta ere, beharrezkoa den denboraz gordeko ditugu, tratamendua mugatuta, guri dagozkigun lege- edo kontratu-betebeharrak betetzeko. Halaber, gure edozein erantzukizun preskribatzeko edo interesdunarekin edukitako harremanaren ondoriozko erreklamazioak defendatzeko aurreikusita dauden legezko epeetan gordeko ditugu.

Web-orrialdearen erabiltzaile soila bazara, ezabatzea eskatu artean gordeko ditugu zure datuak; are, datuok ezabatzea eskatuta ere, horiek edukitzen jarraitu ahalko dugu, tratamendua mugatuta, lege-betebeharrak betetzeko edo erreklamazioak defendatzeko bakarrik.

Curriculuma bidali duen hautagaia bazara, ezabatzea eskatu artean gordeko ditugu datuok, hautaketa-prozesuetarako zurekin harremanetan jarri ahal izan gaitezen.

6.   Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa askotarikoa izan daiteke:

Alde batetik, lotzen gaituen harreman juridikoa izan daiteke, oraingo bezeroa/hornitzailea bazara; bestela, eskaintza, aurrekontua, eskaera edo aldeen artean dagoen kontratu-aurreko edozein harreman mota izan daiteke, bezero/hornitzaile potentziala bazara.

Halaber, webgunearen erabiltzaile soila bazara, zure baimena izan daiteke, web-orrialdearen bidez eskaerarik egin edo zure curriculuma bidali badiguzu. Baimen hori argi eta garbi ematen diguzu zure datuak linean edo lineaz kanpo ematean, baimena adierazten duen ekintza argitzat jotzen baita datu-emate hori. Edozein unetan kendu ahalko duzu baimena, horri buruzko posta elektronikoa bidalita info@bcaremb.com helbidera. Baimen hori kentzeak ez du zure datuen tratamendua baldintzatuko, azaldutako gainerako xedeei dagokienez.

Eskatzen diren datuak nahitaez eman behar dira, lehen adierazitako xedeetarako ezinbestekoak direlako; datuok eman ezean, ezingo ditugu xedeak bete.

Zure datuak ematen dizkiguzunean, gurekin harreman bat eduki nahi duzulako da, bai oraingo bezeroa/hornitzailea edo bezero/hornitzaile potentziala zaren heinean (zure datuak edozein modutan –telefonoz, aurrez aurre, linean...– eman badizkiguzu, informazioa eskatzeko edo zurekin harremanetan jartzeko), bai gure webaren erabiltzailea zaren heinean.

Hortaz, zure datuak xede horretarako erabiliko ditugula aurreikus dezakezu. Bestalde, 2016ko apirilaren 27ko 2016/ 679 Erregelamenduak (Datu Pertsonalak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorrak) 47. oinarrian xedatzen duenarekin bat, zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa eratzen du antolakunde gisa dugun interes legitimoak, helburu hauei begira:

  • Oraingo bezeroekiko lotura areagotzeko eta horiek fidelizatzeko, edo, bestela, uneren batean gure zerbitzuak kontratatzea baloratzen egon daitezkeen bezero potentzialen arreta geureganatzeko, eta, nolanahi ere, gure zerbitzuak hobetzeko, horiek hedatuz, eta oraingo bezeroen edo bezero potentzialen edo merkatuaren premia aldakorretara ahalik eta gehien egokitzeko. Horretarako, zurekin harremana edukitzen jarraitu nahi dugu, eta gure jardueren edota zerbitzuen berri eman (publizitate- edo merkataritza-komunikazioak barne hartuta, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako);
  • Iritzi- edo asebetetze-inkestak egiteko.

Edonola ere, zure datuei emango diegun tratamendua neurrikoa dela uste dugu, eta gutxieneko inpaktua eragingo duela zure pribatutasunean; alabaina, gure interes legitimoaren gainetik, beti gailenduko dira zure interesak, eskubideak eta askatasunak. Hortaz, zure datuak xede horietarako tratatzea nahi ez baduzu, bidal iezaguzu horri buruzko posta elektroniko bat, mesedez, info@bcaremb.com helbidera, eta halaxe egingo dugu; hala ere, datuok blokeatuta eduki ahalko ditugu, erreklamazioak formulatzeko, egiteko edo defendatzeko. Zure datuak xede horietarako tratatzeko baimena kentzeak ez du zure datuen tratamendua baldintzatuko, pribatutasun-politikan azaltzen diren gainerako xedeei dagokienez.

7.   Nori komunikatu ahalko dizkiogu zure datuak?

Ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakundeei komunikatu ahalko dizkiegu, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen zeregin legitimoekin zerikusi zuzena duten xedeak betetzeari begira; hala nola, hauei:

Banku-erakundeei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.

Legez datuak komunikatu behar zaizkien erakundeei edo organismoei (Zerga Administrazioari...)

8.   Datuen nazioarteko transferentziak

Datu pertsonaletara sar daitezkeen hornitzaile estatubatuarrak erabil ditzakegu, gure jarduerari laguntzeko zerbitzuak jaso ditzagun (ostatua, housing-a, software as a service delakoa, urruneko segurtasun-kopiak, euskarri edo mantentze-lan informatikoko zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, posta elektronikoen eta merkataritzako posta elektronikoen bidalketa, artxiboen transferentzia eta abar). Enpresa horiek ezberdinak izan daitezke, eta denboran aldatu, baina, nolanahi ere, EEBBren eta EBren arteko Privacy Shield (Pribatutasun Ezkutua) hitzarmenari heltzen dioten enpresak aukeratuko ditugu, edo babes-maila egokia duten herrialde izendatutako herrialdeetako enpresak, datuen babesaren arloan Europakoen betekizun baliokideak betetzeko betebeharra dutela adierazten baitu horrek. Edonola ere, datuak babesteko politika hau onartuta, berariaz eta argi eta garbi baimentzen duzu zure datuak enpresa horiei komunikatzea, Europako Esparru Ekonomikokoa ez den herrialde batera datuen nazioarteko transferentzia egitea izango dela jakinda eta transferentzia horri zure baimen irmoa emanda.

9.   Sare sozialak

Gure webguneak sare sozialetarako loturak dauzka. Gurekin elkarreraginean aritzeko sare sozial bat aukeratzen baduzu, ezin gaitezke erabiltzaileak hautatutako pribatutasun-konfigurazioaren erantzule egin. Hala, sare sozialak zure IP helbideari buruzko informazioa eman edo gure webgunean zein orrialde bisitatzen ari zaren adieraz dezake, edota cookie bat ezarri, behar bezala funtzionatzea ahalbidetzeko, edo, adibidez, zure izena agertuko da ematen dituzun like-etan edo gure orrialdean sare sozial batean egiten dituzun iruzkinetan. Like edo iruzkin horietara lotuta zure datu pertsonalik ez agertzea nahi baduzu, konfigura ezazu zure pribatutasuna. Horretarako, adibidez, goitizena jar diezaiekezu zure datuei, zure izen-abizenak ez erakusteko.

Gure webgunera egiten duzun bisitan sare sozial bateko saioa hasten baduzu, sare sozialak informazio hori gaineratu ahalko du zure profilera, eta informazioa sare sozialera igaroko da. Datuen transferentzia hori egitea nahi ez baduzu, sare sozialeko saiotik irten zaitez gure webguneetara edo mugikorreko aplikazioetara sartu aurretik, ez baitago gure esku konektore sozialen bidezko datu-bilketa eta -transferentzia horretan eragitea.

Erabiltzaileak sare sozial batean gure orrialde ofizialaren bidez testuak, argazkiak, bideoak edo bestelako informazioa edo edukiak argitaratzea edota partekatzea erabakitzen badu, bera izango da eduki horiek dagokien legezko araudia betetzen dutelako erantzule bakarra. Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, beren pribatutasuna errespetatu behar duzula gogorarazten dizugu, eta kontuz ibili behar duzula beren datu pertsonalak ematean edo argitaratzean. Titularrak bakarrik baimendu dezake bere datu pertsonalak tratatzea. Erabiltzaileak bere titulartasuneko eta jabetzako datu pertsonalak, argazkiak, informazioak edo bestelako edukiak bakarrik argitaratu ahalko ditu orrialde honetan edo sare sozialetako gure orrialde ofizialean, edo hirugarrenen baimena dutenak. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu edo argitaratzen badituzu, zure ardura da datuok erabiltzeko eta horiek guri komunikatzeko nahiz argitaratzeko aurretiko eta berariazko baimena eskuratzea, eta zure ardura da beren datuetan egingo dugun tratamenduari edo zure argitalpenari buruzko informazioa ematea. Hirugarrenen datuak baimenik gabe argitaratzen badira, datuak babesteari buruzko araudia ez ezik, hirugarren horien ohorerako, intimitaterako eta irudirako eskubidea ere urra daiteke.

Edonola ere, erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki ezabatu ahalko dugu web-orrialde honetatik edo sare sozialetako gure orrialdeetatik, erabiltzaileak indarreko legeria eta pribatutasun-politika honetan adierazitakoa urratu duela hautematen badugu.

Sare sozialak ez daude gure zerbitzarietan zuzenean kokatuta. Sare sozial horien politikek gidatzen dituzte horietan egiten dituzun interakzioak, eta ez gureek. Irakur itzazu sare sozial horien pribatutasun-politikak, datu pertsonalen bilketari eta transferentziari, zure eskubideei eta zure pribatutasunaren konfigurazioari buruzko informazio xehea edukitzeko.

10.  Zein eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Datuetara sartzeko eskubidea: Zein datu pertsonal tratatzen ari garen galde diezagukezu, baita horien kopia eskatu ere.

Datuak zuzentzeko eskubidea: Datu pertsonal okerrak zuzentzea eska diezagukezu, edo osagabeak osatzea eskatu, are adierazpen gehigarri batekin ere.

Datuak ezabatzeko eskubidea (ahanzturarako eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzea eska diezagukezu, honelakoetan: horiek biltzeko xederako dagoeneko beharrezkoak ez direnean, baimena kentzen duzunean, datuen tratamendu bidegabea egin bada edo legezko betebehar bat bete ez denean.

Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzea eska diezagukezu. Horrelakoetan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.

Datuak eramateko eskubidea: Zure datu pertsonalak erabili ohi den formatu egituratu batean eta irakurketa mekanikoa ahalbidetzeko moduan itzultzea (zuri edo adierazten diguzun hirugarren bati) eska diezagukezu.

Aurkaratzeko eskubidea: Zure datuak tratatzeari uko egin diezaiokezu, tratamendu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate-xedeetarako bada.

Eskubide guzti horiek erabiltzeko, guregana jo dezakezu, pribatutasun-politika honen 2. zenbakian adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora idatzizko eskaera sinatua bidalita, zure NANaren kopiarekin batera. Zure datuak aldatzen badira, helbide berberean jakinarazi beharko duzu. Hala egin ezean, enpresa ez da erantzulea izango.

Aurreko edozein eskaera jaso ondoren, legezko epeetan erantzungo dizugu.

Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa jar dezakezu. Erabil ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eskubideak erabiltzeko inprimaki-ereduak eskatu nahi badituzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren web-orrialdea bisitatu dezakezu www.aepd.es