parallax background
Baterietan eta kondentsadoreetan energia metatzeko sektoreari irtenbide berritzaileak emateko premiatik sortu da Bcare.

Sektorearen errealitate ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa eraldatzeko neurriak eskaintzen ditugu.

Zientziaren eta teknologiaren babesa daukagu, baita merkatuaren premiak ongi ezagutzen dituen talde profesional baten pasioa eta eskarmentua eduki ere.

Bikaintasunez erantzuten diogu gure zerbitzuetan jarritako konfiantzari.

Bcare Minding Batteries

Bikaintasuna da gure izateko arrazoia

Jasangarritasunarekin konprometituta, energia-metaketaren sektorearen erronkei erantzuten diegu Bcaren, ingurumenarekin eta gizartearekin begirunetsu jokatuz.

XEDEA

Metaketa-sistema berritzaileen jasangarritasuna maximizatzeko irtenbide bikainak sortzea, etorkizuneko alternatiba energetiko gisa.

IKUSPEGIA

Energia-metaketaren sektore orokorra eraldatzeko tresna izatea, erabaki giltzarriak hartzeko balio erantsi handiko zerbitzuak emanez.

Berrikuntza- eta konpromiso-printzipioei erantzuten diegu, eta sektorearen oraingo nahiz etorkizuneko premiak ulertzen. Bcaren, balio horiek sustatzen ditugu hornitzaileekin, laguntzaileekin eta bezeroekin dauzkagun harremanetan.