Lege oharra

 

1.   Informazio orokorra 

Webgune hau BATTERYCARE SL enpresaren (IFK: B01570803) titulartasunekoa da. Albert Einstein kalea 48, CIC eraikina, MIÑAO, 01510, ARABA du helbidea, eta Arabako Merkataritzaren Erregistroan inskribatuta dago, 1664. liburukian, 0. liburuan, 105. folioan, VI-19182 orrian, 1. inskripzioan. Posta elektronikoaren helbidea info@bcaremb.com du, eta telefono-zenbakia 945 297 108.

Webgune hau edo bertako edozein azpidomeinu, mikrosite edota azpiatal erabiltzen baduzu, lege-ohar honetan jasotzen diren erabilera-baldintzak eta webgune honetan eskuragarri duzun pribatutasun-politika, zeina berariaz gomendatzen dizugun irakurtzea, irakurri, ulertu eta mugarik nahiz erreparorik gabe onartu dituzula balioetsiko da. Beraz, webgunea erabiliz gero, berariaz eta guztiz onartzen dituzu bertara sartzean argitaratuta dauden lege-oharra eta pribatutasun-politika (izan ere, aurretik abisatu gabe eta aldebakarreko erabakiz alda ditzakegu webgunearen egitura eta diseinua, bai eta bertan jasotzen den edozein azpidomeinu, mikrosite edota azpiatal ere, eta, halaber, edukiak edo zerbitzuak alda edo ezaba ditzakegu, egoki ikusiz gero), bazter utzi gabe webguneko zerbitzu zehatz batzuei ezar lekizkiekeen erabilera-baldintza espezifikoak. Bada, zerbitzu horietara sartzeko, ezinbestekoa izango da baldintza espezifiko horiek aurretik onartzea.

Lege-ohar honen baldintzekin ados egon ezean, webgune hau ez erabiltzea erregutzen dizugu, lehen esan bezala, berau erabiltzeak lege-oharrean nahiz pribatutasun-politikan jasotzen diren lege-baldintzak onartzea baitakar.

1.1.  Hizkuntza

Lege-ohar hau, gure pribatutasun-politika edo webgune honetan aldizka argitaratu daitekeen bestelako edozein erabilera-arau, politika eta prozedura itzultzen baditugu eta gaztelaniazko bertsioak eta itzulitako bertsioak bat egiten ez badute, gaztelaniazko bertsioa lehenetsiko da.

2.  Komunikazio komertzialak eta publizitate-edukiak

Aurretiko kontratu-harremana izanez gero, gure jarduerei, produktuei edota zerbitzuei buruzko informazioa (publizitate- edo merkataritza-komunikazioak barne hartuta, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako) bidaliko dizugu, gure interes legitimoan oinarrituta. Informazio mota hori jaso nahi ez baduzu eta zure datuak xede horietarako erabiltzeari uztea nahi baduzu, mesedez, bidal iezaguzu posta elektroniko bat info@bcaremb.com helbidera, eta halaxe egingo dugu; hala ere, datuok blokeatuta eduki ahalko ditugu, erreklamazioak formulatzeko, egiteko edo defendatzeko. Komunikazio mota horiek erabiltzeko baimena kentzeak ez du zure datuen tratamendua baldintzatuko, pribatutasun-politikan azaltzen diren gainerako xedeei dagokienez.

Aurretiko kontratu-harremanik eduki ezean, eta Datu Pertsonalak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 47. oinarriarekin bat eginez, zure datuak tratatzeko oinarria izan daiteke gure jarduerei, produktuei edota zerbitzuei buruzko informazioa (bitarteko tradizionalen edo elektronikoen bidez) bidaltzeko dugun interes legitimoa; beti ere, zure interesak, eskubideak eta askatasunak gailentzen ez badira, zure datu pertsonalak eman zenizkigun une eta testuinguruan informazio mota hori bidaltzeko edo ez bidaltzeko zeuden arrazoizko espektatibak kontuan hartuta. Adibidez, azoka batean edo merkataritza-bisita batean harremanetarako txartela eman bazenigun, informazioa eskatzeko edo gure webean eskaera bat egiteko posta elektroniko bat bidali bazenigun edo gurekin harremanetan jarri bazinen, edo gure Newsletterrean harpidetu bazinen...

Hala ere, zure interesak eta oinarrizko eskubideak beti gailenduko zaizkio gure interes legitimoari, zure datuak ematean ez baduzu arrazoiz espero edo zuzenean ez baduzu nahi informazio- edo merkataritza-komunikazioak bidaltzea. Hortaz, komunikazioek (bide elektronikoan bidali badira) komunikazioan bertan emango dute baja emateko aukera, horiek jasotzeari uzteko. Aukera hori hautatzen baduzu, horrelako komunikazioak bidaltzeari utziko diogu. Era berean, zure datuak xede horretarako tratatzeari uzteko eskatu ahalko diguzu, aurreko paragrafoan adierazten den helbidera posta elektronikoa bidalita.

2.1.  Publizitatea:

Webguneak nahiz bertan jasotzen den edozein azpidomeinuk, mikrositek edota azpiatalek izan ditzakete publizitate-edukiak, edo babesa jaso dezakete. Iragarleak eta babesleak dira webgunera sartzeko bidaltzen dituzten materialek kasuan kasu ezar daitezkeen legeak eta baimenak betetzen dituztela ziurtatzeko arduradun bakarrak. Gunearen titularra ez da izango publizitate-edukiek edo babesleen edukiek izan ditzaketen hutsegiteen, zehaztugabetasunen edo irregulartasunen erantzulea. Era berean, ez da izango publizitate-materialek edo beste material batzuek webgunearen erabiltzaileen edo bisitarien sentikortasunari eragin diezazkioketen kalteen erantzulea.

3.   Jabetza intelektualeko edota industrialeko eskubideak

BATTERYCARE SL enpresa da webgune hau eratzen duten edukien eta elementuen titularra, eta, ondorioz, berea da webgunearen jabetza intelektual eta industriala; zehazki, honako hauena: iturburu-kodeak, testuak, irudiak, diseinua, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertziala edo zeinu bereizgarria, soinuak eta web-orrialdeko gainerako elementu grafikoak edo soinudun elementuak. Zerrenda hori ez da itxia, adierazgarria baizik, eta elementuok behar bezala babestuta daude, jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiarekin bat eginez.

Erabiltzaileak edukiak arduratsu eta zuzen erabiltzeko betebeharra dauka, legearekin, moralarekin eta ordena publikoarekin bat. BATTERYCARE SL enpresak webgune honetan jasotzen den informazioa ikuskatzeko baimena ematen dio erabiltzaileari, bai eta erreprodukzio pribatuak (bere sistema informatikoetan deskargatzeko eta biltegiratzeko jarduera soila) egitekoa ere; beti ere, elementuak norberak bakarrik erabiliko baditu edota kazetaritza-xedeetarako erabiliko badira. Bi kasuetan, webgunearen osotasuna errespetatu beharko da, eta jatorrizko iturria BATTERYCARE SL enpresaren webgune hau dela adierazi. Berariaz debekatzen da edonolako erabilera oker edo beronen izaeraren aurkakoa egitea.

Aurreko paragrafoan berariaz ezartzen diren xedeetatik kanpo, debekatuta dago webguneko edukia edozein bitarteko eta teknologiaren bidez erabiltzea, banatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea, erreproduzitzea, eraldatzea edo jendaurrean jartzea. Horretarako, BATTERYCARE SL enpresaren aurretiko eta berariazko baimena eskatu beharko da. Testu honen aurkako edozein jarduera joko da jabetza industrial eta intelektualeko eskubideen arloko araudiaren urraketatzat.

BATTERYCARE SL enpresak beretzat gordetzen du bere eskubideen defentsan lege-egintza egokiak abiatzeko aukera.

4.   Segurtasuna

Webgune honetan, segurtasun-neurri egokiak hartu ditugu, datu pertsonalak dauzkan informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko xedez. Hala ere, erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak eta, hortaz, ezin dezakegula bermatu birusik edo erabiltzailearen sistema informatikoak (softwarea eta hardwarea), dokumentu elektronikoak eta horietan jasotako fitxategiak asalda ditzakeen bestelako elementurik egongo ez denik.

5.   Erantzukizuna

5.1.  Orokortasunak:

Webguneak eraginkortasun handienarekin funtzionatzea nahi du BATTERYCARE SL enpresak, bai eta berori sortzeko xedea bete dezala ere; dena dela, ez da webguneak izan ditzakeen hutsegite tipografiko, formal edo zenbakizkoen erantzule egingo, ezta bertan jasotako informazioaren zehaztasunaren edota, Internet-sarearen edo webgunearen zerbitzarien arazoengatik, adibidez, webaren funtzionamenduan gerta litezkeen disfuntzioen edo anomalien erantzule egingo ere.

 BATTERYCARE SL enpresak ez du bermatzen webguneak eta zerbitzariak birusik ez edukitzea, eta ez da webgunera sartzeagatiko edo bertara sartzeko ezintasunarengatiko kalteen erantzule egingo, ez eta erabiltzailearen ordenagailuan, sistema informatikoan edo bertan gordetako fitxategietan gerta litezkeen kalteen erantzule egingo ere, erabiltzaileak webgune honetara sartzeko erabiltzen duen ordenagailua birus batekin infektatuta badago, nabigatzaileak gaizki funtzionatzen badu edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzen badira.

Erabiltzaileak webgune hau zintzotasunez, legitimoki eta legeekin nahiz trafiko-erabilerekin bat eginez erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Era berean, BATTERYCARE SL enpresaren edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzakeen edo webgune honen erabilera normala kaltetu, baliogabetu, gainkargatu edo galaraz dezakeen jokaerarik ez izateko konpromisoa hartzen du.

5.2.  Estekak eta hiperestekak:

BATTERYCARE SL enpresaren jabetzakoak diren webguneek beste baliabide batzuetarako edo hirugarrenen webguneetarako esteka edo sarbidea eman dezakete, zure interesekoak direla edo gure webguneko zerbitzu batzuk emateko beharrezkoak direla irizten badugu; alabaina, guk ez ditugu webgune horiek inola ere kontrolatzen.

Interesatu ahal zaizkizun baliabideak Internet bidez bilatzen laguntzea edo webgune honetako zerbitzu jakin batzuk kudeatzen laguntzea izan daiteke esteka horien xedea.

Hala ere, orrialde horiek ez dira BATTERYCARE SL enpresarenak, eta ez ditu orrialde horien edukiak berrikusten; beraz, ezin daiteke horien erantzule egin, ez eta gune horietan agertzen diren edota eskuragarri dauden (ala ez) zerbitzuena ere. Halaber, BATTERYCARE SL enpresa ez da estekatutako orrialdearen funtzionamenduaren, orrialdeok datuekin egin dezaketen erabileraren eta tratamenduaren edo orrialde horietara sartzeagatik edo horiek erabiltzeagatik egin daitezkeen arau-hausteen edo kalteen erantzule egingo. Esteka egoteak ez du adierazi nahi BATTERYCARE SL enpresaren eta orrialde horien edukien edo guneen pertsona nahiz erakunde titularren artean harremanik dagoenik.

Hortaz, BATTERYCARE SL enpresak ez du bere gain hartzen estekatutako guneen, horien funtzionamenduaren, horietan dauden edukien eta zerbitzuen edota estekatutako gune horietan egon daitezkeen esteken inguruko erantzukizunik.

Bene-benetan gomendatzen dizugu orrialde horien lege-oharrak eta, batez ere, pribatutasun-politika irakurtzea, horietan zure datu pertsonalak sartu aurretik. Zalantzarik baduzu, gune horiekin zuzenean harremanetan jartzea aholkatzen dizugu, pribatutasun-politikari buruzko informazio gehiago jaso dezazun.

Estekatutako gune bateko edukiak, zerbitzuak edo gunearen bidez garatzen den edozein jarduera ezegokiak edo bidegabeak direla jakiten badu erabiltzaileak, berehala eman beharko dio horren berri BATTERYCARE SL enpresari, azken horrek, hala badagokio, egokitzat jotzen dituen neurriak hartu ahal izan ditzan.

Webgune honetarako hiperestekak: Pertsona edo erakunde batek hiperesteka bat egin nahi badu beste webgune batetik webgune honetara, baldintza hauek bete beharko ditu:

Berariaz debekatzen da www.bcaremb.com webgunearen orrialde bat BATTERYCARE SL enpresarena ez den beste webgune batean aurkeztea (framing teknikaren bidez edo ondorio berberak edo antzekoak dituen bestelako edozein teknikaren bidez), bai eta www.bcaremb.com webgunearen bidez hedatutako edozein eduki mota beste webgune batera sartzea ere (in line linking teknikaren bidez edo ondorio berberak edo antzekoak dituen bestelako edozein teknikaren bidez), BATTERYCARE SL enpresaren berariazko baimenik eduki ezean.

Hiperesteka ezartzen duen web-orrialdeak ez du edukiko BATTERYCARE SL enpresaren logotiporik, ikonorik, markarik, izen komertzialik, establezimenduko errotulurik, izenik, esloganik edo bestelako zeinu bereizgarririk, horren berariazko baimenik eduki ezean.

Edonola ere, hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi BATTERYCARE SL enpresaren eta hiperesteka egin duen web-orrialdearen edo atariaren titularraren artean harremanik dagoenik, ez eta hiperesteka horren berri duenik edo berori onartu duenik ere. BATTERYCARE SL ez da hiperesteka egin duen web-orrialdean edo atarian jendearen eskura jarritako edukien edo zerbitzuen erantzulea izango, ezta horietan jasotzen diren informazioena eta adierazpenena ere.

Hiperesteka ezarri duen web-orrialdeak ez du informazio edo eduki bidegaberik edukiko, moralaren eta oro har onartzen diren ohitura onen eta ordena publikoaren kontrakorik, eta, era berean, ez du hirugarrenen edozein eskubideren aurkako edukirik izango.

www.bcaremb.com webera egiten den edozein hiperesteka egingo da bertako atalen orrialde nagusira edo orrialde nagusietara.

Webgune hau erabiliz gero, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela eta bertan jasotzen diren aholkuak ulertu eta jarraitu dituela balioesten dugu. Erabiltzaileak, datuak babesteko politika honekin edo bertan ematen diren aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez dezala gure webgunea erabili.

6.   Legeria aplikagarria, jurisdikzioa eta eskumena

Baldintza hauen nahiz webgune honetako zerbitzuekin zerikusia duen edozein alderdiren interpretazioaren inguruan gatazkarik edo eztabaidarik sortuz gero, Espainiakoak izango dira bai jurisdikzioa, bai araudi aplikagarria; auzitegiei dagokienez, berriz, Gasteizkoak izango dira eskudunak.