Bateria eta kondentsadore espezifikoen identifikazioa eta hautaketa

Bezero bakoitzaren eskakizun espezifikoei erantzun ahalko dieten aukerak bilatzen, baloratzen eta alderatzen ditugu.

Balorazio-irizpideen espektro zabala aplikatzen dugu, baterien eta kondentsadoreen hautu onena ziurtatzeko, eskatutako prestazioak bermatzeari begira. Edozein aplikazio motatan erabiltzeko baterien eta kondentsadoreen teknologia edo kimika mota oro hartzen dugu kontuan. Aukera onenak ematen dizkiogu bezeroari, kalitate/prezio erlazio hoberena izanik gogoan, kasuan kasuko eskakizun espezifikoei erantzuteko.

  • Baterien eta kondentsadoreen teknologien hautaketa.
  • Hornitzaileen identifikazioa eta hautaketa.
  • O&M prozedura.

Baterietarako eta kondentsadoreetarako irtenbide berrien bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren ebaluazioa

Oinarrizko datu enpirikoen multzoak identifikatzen eta sistematizatzen ditugu, eta adierazle giltzarriak ezartzen, kapital-gastuak nahiz proiektu berriekin zerikusia daukaten ustiaketa-gastuak aurreikusteko, aztertzeko eta haztatzeko. Zehatz mehatz kuantifikatzen ditugu beharrezko inbertsioak, amaierako erabakiak hartzeko orduan asmatzea bermatze aldera.

  • CAPEX eta OPEX analisiak.
  • LCOS analisia.

Baterien eta kondentsadoreen osasun-egoeraren diagnostikoa eta aurreikuspena

Askotariko parametro giltzarriak aztertzen ditugu, bateriek eta kondentsadoreek beren bizitza baliagarrian gehieneko prestazioak izatea bermatuko duten neurriak eskaini ahal izateko. Multzoan aztertzen dugu sistema, bai eta osagai bakoitza ere. Ikuspegi fisiko eta elektrokimikotik egiten dugu lan, bai bateriak eta kondentsadoreak diagnostikatzeko helburuz, bai horien prestazioak optimizatzeko bideak adierazteko xedez.

  • Osasun-egoeraren aurreikuspena.
  • Kapazitate-egoeraren aurreikuspena.
  • Potentzia-egoeraren aurreikuspena.

Post mortem analisia, baterien eta kondentsadoreen hutsegite-mekanismoak hautemateko

«Forentseen lana» egiten dugu, baterietan eta kondentsadoreetan sortutako arazoen kausa zehazte aldera. Askotariko sakontasun-maila daukaten azterketak egiten ditugu, analisirako teknika eta ekipamendu aurreratuak erabiliz. Aportamos mejoras para las siguientes generaciones de estos sistemas.

  • Bateriaren zahartzapenaren ebaluazioa.
  • Zahartze-mekanismoaren ulermena.
  • Hutsegite-moduaren diagnostikoa.
  • O&M gomendioak.

Hirugarrenen auditoretzak, baterien eta kondentsadoreen homologaziorako edota ziurtapenerako

Fabrikatutako, banatutako edo erabilitako baterien eta kondentsadoreen gehieneko kalitatea ziurtatzeko xedez, materialak, prozesuak eta hornitzaileak ikuskatzen ditugu, horiek homologatze aldera, eta ziurtagiri ofizial eta independenteak lortzeko prozesuetan laguntzen dugu.

  • Materialen eta prozesuen karakterizazioa.
  • Hutsegiteen identifikazioa.
  • Materialen kalitate-kontrola.
  • Hirugarrenen auditoretzak eta ziurtapena lortzeko laguntza.